Sektoreak
Gure jarduerako sektore nagusiak dira gure bazkideak eta enpresak aktiboak diren horiek; funtsean etxea, automobilgintza eta silver economy.
Etxea
Gure etxeak gero eta ekologikoagoak dira, eraginkorragoak, eta haien artean konektatuago daude. MC3n, material berriekin, ekoizpen-prozesu berriekin, prozesu sentsorikoekin, gizon-makina interfazeekin, komunikazioekin, adimen artifizialarekin eta eragingailuekin ikertzen da, eta enpresei laguntzen zaie aipatutako esparruetako aurrerapenak merkatura eramaten, teknologia eta ezagutza transferentziaren bidez.
Automobilgintza
Automobilaren sektoreak fronte askotan egiten du aurrera, elektrifikaziotik hasi eta konektibitateraino, material eta sentsore berriekin egindako lana ahaztu gabe, eta horiei esker ibilgailuak nabarmen arindu daitezke segurtasuna galdu gabe. MC3 ikertzen dabil eta enpresak laguntzen ditu sektore estu honek egunero planteatzen dizkien erronkei aurre egiten.
Silver Economy
Etengabe hazten dabilen sektore honek bizitza errazten dieten tresna eta produktu elektronifikatuen erabilerari dagokionez gero eta ezagutza handiagoa duten pertsonak hartzen ditu bere baitan. MC3k, beste erakunde batzuekin lankidetzan, bere garapenekin konponbide berritzaileak merkaturatzen laguntzen du, komunikazio-teknologia berrienak (I.A. eta hodeian prozesatzea) erabiliz.
Osasuna
Osasun-sektorea eraldaketa sakona jasaten ari da azken urteotan, pazienteen edo kirolarien diagnostikoa eta jarraipena pertsonalizatzera bideratuta. Ildo horretan, MC3 soluzioak garatzen ari da kontrol-parametroak modu erraz eta sendoan monitorizatzeko, pazienteen bizitza eta osasun-arloko profesionalen lana errazteko.